Partekatu

aficion

20 herrialde desberdinetako 300 talderen barrera gainditu da txapelketa hasteko 5 hilabete falta direla!

Txapelketa hasteko 5 hilabete falta direla, 302 dira dagoeneko Donosti Cup 2020an beraien parte-hartzea egiaztatu duten taldeak, duela urtebete garai honetan baino 43 talde gehiago. 

5 de Martxoa de 2020

Donosti Cup-en parte hartzeko interesa goruntz doa urtez urte. Azken hilabetean, hazkunde nabarmen eta garrantzitsu bat eman da izen-emateetan, inoiz baino azkarrago, 300 talderen barrera gainditzeraino. 

Dagoeneko 302 dira beraien parte-hartzea egiaztatu duten taldeak, aurreko edizioan baino 43 talde gehiago. Talde guzti hauek 20 herrialde desberdinetako jatorria dute, Tunez eta Lesotho Donosti Cup-en estreinakoz parte hartuz aurten.

Estatu Batuak izango dira beste behin txapelketan ordezkaritza gehien izango duen herrialde atzerritarra. Marka guztiak gainditu ditu beste behin, dagoeneko izena eman duten 81 talderekin, aurreko edizioan baino 12 gehiago. Donosti Cup-en nortasunaren ezaugarrietako bat da dagoeneko talde iparramerikarren presentzia handia txapelketan. Horregatik, Erakundetik, gure txapelketarekiko beraien fideltasuna eskertu nahi dugu. Guztira, 14 estatu desberdinetako ordezkariak izango dira aurten txapelketan, Kalifornia, Texas eta New York izanik talde gehien ekarriko dituztenak.

Ordezkaritza gehien izango duen bigarren herrialde atzerritarra Frantzia da, dagoeneko 29 talde parte-hartzailerekin. Hala ere, aurreikusi daiteke seguraski aurreko edizioko 39 talde parte-hartzaileren kopurua gaindituko dela. 

Hirugarren herrialde atzerritarra aldiz Mexiko da, dagoeneko 7 talde parte-hartzailerekin eta hurrengo egunetan bertako talde gehiagok izen-ematea baztertu gabe. 

Espainiako 148 taldek eman dute izen dagoeneko, aurreko edizioan baino 6 gehiago. Hala ere, momentu honetan interesa erakutsi duten talde guztiak kontuan izanik aurreikusten da 200 talde izatera heltzeko aukera badagoela.

B12 da momentuz kategoria eskatuena,  dagoeneko 45 talderekin, B16 eta B15 kategoriak jarraian dituelarik; 27 eta 26 talderekin hurrenez hurren.

Emakumezkoen kategorietan G14 da gehien nabarmentzen den kategoria, 27 talderekin, jarraian G16 kategoria duelarik 22 talderekin. Gainera, nabarmengarria da estreinatu berri den G10 kategoriak dagoeneko badauzkala 4 talde parte-hartzaile. 

Ohikoa den bezala, martxoa eta apirilean inskripzio berri asko espero dira eta ondorioz, seguraski uztailean beste parte-hartze marka bat haustea ospatuko da Donosti Cup 2020-an. 
 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK