Partekatu

ajsh

Euskal talde guztiak akreditatu dira!

 

Atzo, bertako taldeek Reale Arenako Hegoaldeko Aparkalekuan eta Tolosako Laskorain Ikastolan protokolozko adinaren kontrola gainditu eta akreditazioak jaso behar izan zituzten.

 

 

2 de Uztaila de 2023

 

Egia da Donosti Cup kontinente guztietako taldeak hartzen dituen nazioarteko txapelketa dela, lehiaketa benetan berezia egiten duen ezaugarria, baina hala ere, izena eman duten taldeen %40 baino gehiago bertakoak dira. Guztiek Reale Arenako Hegoaldeko Aparkalekuan zuten hitzordua atzo, Miniestadioaren ondoan, eta Tolosaldeko taldeen kasuan, Laskorain Ikastolan, Tolosan. Ikuskizunaren onerako, talde bakar batek ere ez zuen huts egin, eta, beraz, euskal klubetako ordezkari guztiek jada badute eskumuturrekoa eta “Player” edo “Coach” akreditazioa. Txapelketan parte hartu izana eskertzeko, jokalari eta entrenatzaile guztiek “Gymsack” delako bat jaso zuten opari gisa.

Gaur Bidasoaldeatik eta Iparraldetik etorritako taldeen txanda da, eta Irunen kokatuta dagoen Ficobara (Gipuzkoako Erakustazokan) gerturatu beharko dira Donosti Cupek talde bakoitzari zehaztu dion orduan. Bestalde, bihar talde nazionalak eta atzerritarrak Reale Arenako 16. atera joan beharko dira akreditazioak jasotzera, eta jarraian, Reale Arenako Hegoaldeko Aparkalekura hurbilduko dira adin kontrola pasatzeko. Gogoan izan, adin kontrola egiteko, ezinbestekoa dela jatorrizko NANa erakustea. NANik ez duten adingabeen kasuan, beste jarduera baten jatorrizko txartela erakutsi ahal izango dute, beti ere argazkia badu.

Jada ez dago atzera bueltarik, txapelketa hastear dago eta prestaketa guztiak azken fasean daude. Bi egun baino ez dira falta futbolaren festa hasteko.

 

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK