Partekatu

CC La Historia ganadores + 35

2022eko Donosti Masters Cup-a ekainaren 2tik 4ra ospatuko da

Lanean ari gara "2023 Donosti Masters Cup " Beteranoen Nazioarteko Futbol Txapelketa antolatzeko

19 de Urria de 2022

9. edizioa ekainaren 2tik 4ra bitartean izango da. Gizonezkoenak, hiru kategoria izango ditu 35, 45 eta 50 urtetik gorakoentzat, eta emakumezkoenak bakarra, 30 urtetik gorakoentzat. Nazioarteko Beteranoen Futbol Txapelketa hau herrialdeko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta nazionalitate ezberdinetako talde ugari bilduko ditu berriro ere. Aurreko edizioan 54 taldek parte hartu zuten txapelketan, herrialde ezberdin ordezkatuz, Espainia, Frantzia, Mexiko, Panama, Uruguay eta Argentina, baita Espainiako autonomia-erkidego ugari ere.

Lehiaketa ostiral arratsaldean hasiko da, ekainak 2, eta ekainaren 3ean amaituko da. Igandea izango da taldeen irteera eguna. Lehenengo fasean talde guztiek liga bat jokatuko dute itzuli bakarrera eta azken fasean partidak kanporaketak izango dira. Talde bakoitzak gutxienez 4 partida jokatuko ditu, 3 lehenengo fasekoak eta 1 gutxienez azken fasean.

Aurreko edizioetan bezala, nahi duten taldeak ostirala baino lehen Donostira iristeko aukera izango dute, entrenamenduren bat egitera edo lagunarteko partidaren bat jokatzera.

Donosti Cup-etik animatzen zaiteztuztegu futbola, turismoa eta dibertsioa uztartzen dituen txapelketa honetan parte hartzera, Donostiako hirian, hain zuzen ere, lehen mailako gastronomia duen hiri paregabean.

Txapelketari buruzko informazio guztia  www.donostimasterscup.com webgunean aurki dezakezue.

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK