500 taldeen langa gaindituta txapelketa hasteko 3 hilabete falta direnean!
Orain arte 22 herrialdetako taldeek baieztatu dute parte hartuko dutela, eta Errumania, Uzbekistan eta Ghana dira aurten estreinatuko diren herrialdeak
2023ko Donosti Cup txapelketa hasteko 3 hilabete falta direnean, 500 taldeen muga gainditu da. Mugarri historikoa da; izan ere, inoiz ez da kopuru hori hainbesteko aurrerapenarekin lortu.
Herrialdeka, Espainiak lehen postuan jarraitzen du 300 talderekin. Ondoren, AEB (77 talde, iaz baino 4 gehiago) eta Frantzia (55 talde, iaz baino 16 gehiago) daude. Hauek dira ordezkatutako gainerako herrialdeak: Andorra, Portugal, Grezia, Belgika, Erresuma Batua, Errumania, Uzbekistan, Jordania, Japonia, Txina, Australia, Mendebaldeko Sahara, Kongoko Errepublika, Ghana, Mexiko, Guatemala, Honduras, Peru eta Txile.
Kategorien arabera, orain arte gehien eskatzen dena B12 da, 70 talderekin; ondoren, B14, 68 talderekin, eta B13, 54 talderekin. Emakumezkoen kategorietan, orain arte gehien eskatu dena G17 izan da 30 talderekin, ondoren G14 28 talderekin eta G12 20 talderekin.
Izena eman duzuen talde guztiei eskerrak ematen dizkizuegu Donosti Cup txapelketa aukeratu izanagatik denboraldi honi agur esateko.