Txapelketaren lehen fasea ohiko entrenatzaileen partidarekin amaitu zen
Bihartik aurrera hasiko dira kanporaketak Donosti Cup-eko kategoria guztietan
Zubietan jokatu den by Santander entrenatzaileen ohiko partidak txapelketako lehen faseari amaiera eman dio, talde guztiek beren ligako partidak jokatu dituzte beraz. Bihartik aurrera kanporaketak hasiko dira, bai Champions League-n baita Play Off-en ere.
Gaurko jardunaldian, gainera, langabezian dauden ostalariek edo etorkinek osatutako Lavapieseko Dragones taldea, Donosti Cup Fundazioari esker txapelketan parte hartzen duena, Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan da.
Azkenik, gaur urteroko pizza afaria zerbitzatu dute Anoetan eta Ficoban txapelketak antolatu dituen jantokietan.