
Joma-k Donosti Cup 2025eko botak aurkeztu ditu
Euskal mitologian inspiratutako diseinua eta teknologia aurreratua zelai gainean errendimendu onena emateko
Donosti Cup-ek eta Joma-k berriz ere bat egin dute 33. edizio honen bereizgarri izango den produktua aurkezteko: Donosti Cup 2025eko bota ofiziala. Edizio mugatu honek errendimendua eta sinbolismoa uztartzen ditu, uda bakoitzean Donostia nazioarteko futbol gaztearen erdigune bihurtzen duten gazteentzat diseinatua.
Sua da euskal mitologiako elementu nagusietako bat, eta haren indarra eta bizitasuna dira boten inspirazio iturri. Energia, grina eta barne-indarra irudikatzen dituzte, eta uztail honetan lehiatuko diren 10.000 partaide baino gehiagoren espiritua islatzen dute.
Estetikaz gain, botek Joma-ren azken teknologia dituzte. Azal sintetikoarekin eginda daude, erresistentzia handia eta mantenu erraza bermatuz. ONE PIECE egiturak josturak kentzen ditu, eta horrek urradurak saihesten eta oinari hobeto egokitzen laguntzen du. SOCK SYSTEM teknologiari esker, orkatila estaltzen duen barne-kalketa batek euste hobea eta erosotasun handiagoa eskaintzen du, lurretik datozen hauts eta partikulak saihestuz. Atzealdean, EXO COUNTER sistemak egonkortasuna ematen du mugimendu lateraletan eta norabide-aldaketetan. Azkenik, zuntz sintetikoarekin egindako zola gardena lur gogorretarako optimizatuta dago, trakzio zehatza eta kontrol bikaina bermatuz.
Donosti Cup 2025eko bota ofizialak Fan Zonean, Reale Arena inguruan kokatutako denda ofizialean, egongo dira salgai torneoa irauten duen bitartean. Gainera, laster egongo dira eskuragarri Joma Sport-en online dendan ere.
Oroitzapen paregabe bat esperientzia ahaztezinetik. Lehiatzeko sortutako botak... eta amesteko ere bai.