Futdiver 7 talderekin estreinatuko da txapelketan
100 pertsonatik gorako taldea osatuko dute Kataluniarrek
Kataluniako Futdiver taldeak lehen aldiz hartuko du parte txapelketan eta aurtengo parte-hartzaileen artean talderik jendetsuenetarikoa osatuko du. 7 talde eta 100 pertsona baino gehiago guztira.
Kataluniako oinarrizko futbolean eskarmentua duen Pau Garciaren gidaritzapean, zazpi taldek hartuko dute parte, Donosti Cup txapelketarako propio sortutakoak.
11ko futbolean 3 talderekin etorriko dira (B15, B14 eta B13) eta 8ko futbolean 4 talderekin (B10 bat, bi B11 eta B12 bat).
Beti bezala, ongi etorri beroena eta astebete zoragarriaz goza dezazuela.